mercredi 4 novembre 2009

L'intervention d'Allande

AE: gaü hon Laurent eta Etienne

LC, EB: agur Allande, gaü hon Allande, ontsa hiza?

AE: bai ontsa, züek bezala?...

EB: Bo... Joan arazten!

LC: Ordüan Allande, zeren aipatzera jin hiz gaur?

AE: Egia erraiteko ez nüzü ez, nüklear elektrizitatearen taxazioaren BLOG berri baten aipatzera jinik... Ez eta ere Xiberoarentako ondarkinen tratamendü berria proposatzen düan BLOG baten aipatzera...
Ez, gaur BIZI! BLOGA-ren aipatzera jin nitzaizüe!

EB: zer da BIZI! ?

AE: BIZI, üda hontan sortü den alkarte bat da. Klima aldaketaren arrenküra nagusiaren üngürüan ekintza, mobilisazione eta sensibilizatze lana eramaiten dü IEHan.
COPENHAGUE-n abentüan antolatzen den KLIMAari bürüzko nazio arteko « tinian », erabaki ezinago inportentak hartürik izanen dira KLIMA ALDAKETAren kontre joaiteko, eta bereziki +2°ren goititzearen petik egoiteko! (...) Ütürri eta ühaitzaren apaltzeak, tenpesta gaitzak (aize azkarrak), elür gütiago, ür gaintitzeak, idorte haboro... Denak honkirik ginateke! Mündü güzian, Eüskal Herrian eta Xiberoan ere prefosta...

BIZI! Alkarteak IEHko jente zibila eta botere püblikoak honki nahi dütü bereziki, « tini » hori beno lehen. BIZI-ren delegazione bat ere trenez joanen da COPENHAGUEerat, abentüaren hatsarrean, hanko mobilizazionetan partehartzeko gisan eta ahal den presionerik handienaren egiteko estado aberatser bereziki!

Ekintzak:
Agorrila ondarean « KRONOBUS »en süstengatzeko ibilaldia, arrakasta handia üken düana (150 jente)
Igaran hilabetean « BIZI-ITZULI » pirripitazko IEHko üngürüa 3 egünez antolatü züeian, Mauletik abiatü zena, üküratze-bilküra eta eztabadak antolatzez (250 jente)

Igaran neskenegünean, 400 jende algarretaratü dira, BAIONA-n, oren-erdi batez, « 350 » zenbakiaren osatzeko eta argazki handi baten egiteko: atmosferoko 350 ppm CO2 konzentrazionealat arra ützültzeko (gaur 387 ppm-etan gira!): hori lizateke COPENHAGUE-eko erabarik ejerrena! Eia heldüko diren?!?

Dagün hitzordüak:
Azaroaren 6 eta 7an, klima aldaketa-ri bürüzko foru-a, ostiralean bereziki, eztabada-konferentzia ederra dateke BAIONAko anfiteatro handian, gaüko 8ak30tan. Mauleko « Energia berriztagarrien » erakustalditik landa alkarrekilan abiatzen ahalko gira ez?
Azaroaren 21an, kontzerto bat dateke « Cap-climat » izenekoa
Eta beste ekintza hanitx, beharriak lüza!

Azken hitz bat: dagün azaroaren 6, 7 eta 8an, Mauleko JAI ALAIean iraganen den erakustaldialat üllantzeko aholkatzen deizüegü ere prefosta! Erakusketa, tresna agertze, aholkü emaite, mintzaldi-eztabadakatze badateke, oroer zabalik!

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire