mercredi 3 mars 2010

Erakaskuntzaz amets bat egin düt...

I had a dream... about education!
Erakaskuntzaz amets bat egin düt...

Testo llabür honen bidez, hebentik 20urteren bürüan Xiberoan zer nolako irakaskuntza sistema izaten ahal lizatekean nahi izan düt asmatü… Ez düzü baitezpada amesten dütana bena haboro egünko errealitateari lotürik ikusten dütana.

Xiberoan gira, 2030ko martxoaren 2an. Santa-Grazi-tik Ozeraine artino hedatzen den Xiberoako lürralde berezian 20 000 bizizale kontatzen da.

Haurrak oro ber eskoletan ebilten dira. Ikastola eta eskola pribatüak desagertü beit dira. Hamar herri-eskola batzen da Xibero osoan lehen mailarentako. Bi 2. maila edo kolejio bada, bat atarratzen eta bestea Maulen. Lizeo bat baizik ez da, Sohütan, non goi-mailako estudioak ere jarraikitzen ahal diren « bekanika » eta « laborantxa » sailetan bereziki. Eskola güziak püblikoak dira eta Xiberoko Lürralde Autonomoak dütü joanarazten!

Erakaskuntza osoa xiberotarrez egiten da lehen mailan. Kolejioan eta lizeoan aldiz, gazteer haütüa emanik da: edo osoki eüskaraz jarraikitzea edo erdiz erdi aritzez. 2030. urte hortan, erraiten ahal da haurren erdia imersione sisteman dela. Beste haurren kopürüak aldiz bere ikasketak erdi frantsesez eta erdi eüskaraz jarraikitzen dütü, sistema elebidün batetan.

Haur güziek xiberotarra menperatze dire eta eüskara eskolatik kanporo ere erabilten ahal düe, bai bakantza denboran eta bai kirol talde edo aktibitate desbardinetan.

Kurso teorikoak goizan baizik segürtatzen dira. Arrestirez, bisitak, eztabadak, aktibitate artistikoak, kirolak, deskubritze lanak eta lan pratktikoak egiten ahal dira. Manera hortzaz, haurraren garapen osoa segürtatzen da.

Bidaje hanitx ere antolatzen da, aüzo diren erresümetan hanitxetan. Negü Efekto edo Beroketa Gasak konpentsatzen dira betik, haurrak edo gazteak ükeiten ahal lükean « üngürameneko hexa-ren » egin ahala apalaraztez.

Goizanko kurtsoak talde ttipietan antolatürik dira, non eta adin desbardinetako haurrak jüntatzen diren. Erakasleak egün oroz kanbiatzen ahal dira.

Düala güti, eskola bakotxetan baratze bat eta etxalte bat xütik ezarrik izan dira. Xiberoako Lürralde Autonomoak sortü enplegüen bidez, laborari gazte eta baratzezain elibat plantatü dira eskola bakotxak dütüan lür horietan. Han berean hazten diren kabaleak eta edireiten direnak oro eskoletan edireiten edo jaten dira. Haurrek eta gazteek prefosta, laborantxa edo baratze lanetan partehartzen düe, bakotxa bere heinean eta bakotxa bere projet pedagogikoaren araberan...

2030. urte hontan eskola, biziaren irakaskuntza günea bilakatü da düdarik gabe!
Bena amets bat baizik ez da... Amets bat baizik?!? Eta ametsa, egia bilhakarazten bagünü?!?

Allande Errezarret, 2010ko martxoaren

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire