mardi 2 novembre 2010

Gure karbono hexa apal dezagün!

Azaroa hilabete hatsarre hontan, Xiberoko Herri Alkargoaren 5. erakusgia antolatürik da. « Erakusgiatik baratzegintzala » lemarekin bi egünez eramanik da. « Energia berriztagarriak – Eko eraikintza – Bizigia sanoa » eta baratzeak ere aipagei dirate...

Gei horik oro, ber helbürü bat badire ororen bürüko: bakotxaren üngüramen hexa edo karbono hexaren apalaraztea... Eta zer da « üngüramen edo karbono hexa »? Sinpleki erraiteko: bakotxak düan edo alkarrekilan dügün mündü hontako baliabide natüralen erabilteko eta kozatzeko heiña da.

Berotzeko eta karreatzeko erabilten dügün energia erabilteak, kontsümitze eta jateko manera desbardinek gure karbono hexa azkarraren ütürri dira. Adibidez, amerikano baten karbono hexa
9 planetakoa da (amerikano bat bezala kontsümitzen edo bizi baginte denak, 9 planeta behar güntüketzü...). Frantses baten karbono hexa aldiz kasik 5 planetakoa da... Eta xiberotar baten karbono hexa ordüan? 5 planetatik hüllan segür ere... Bena gure artean diferentzia hanitx bada:

• gure lanleküaren ürrüntarzünaren araberan (hor berean dügü ala etxetik ürrün?),
• gure jatekoen araberan (leküko mozkinak erosten dütügü ala ürrünetik jiten direnak? Haragi hanitx jaten dügü ala ez?),
• gure etxe edo bizigiaren araberan (isolazio hon bat bada ala ez? Energia berriztagarriak erabilten dütügü ala ez?),
• gure kontsümitzearen araberan (gaüza hanitx erosten? Beztitze edo oski zaharrak arra ezarten edo üsü berri elibat erosten?...).

Eta interneten badira honabeste « güne » non gure karbono hexa estimatzen edo kalkülatzen ahal den. Horietarik hiru «webgüne »ren berri emanen deitzüet...
http://www.blogger.com/post-edit.g?blogID=5387812251472573571&postID=5820758007540919114
Lehena « Good Planet » deitzen da, « goodplanet.org » webgünean atzamaiten dena:
Güne hori, Yann Artus Bertrand-en fondazioarena da. Aski aisa eta zale erabilten den kalkülatze sistema bat proposatzen deikü hor: zure azken bakantzetako hegazkinez egin düzün bidajearen karbono hexa jakin nahi badüzü, izigarri aisa da! Urte osoko karbono hexa kalkülatzen deizü, zük interneten sartüko dütützün informazioneen araberan prefosta! Gero, bakotxak gaintitü behar ez düan karbono hexa emaiten dü eta zure gaintitzearen kosta ere kalkülatzen dizü...

Bigerren webgünea « Bilan carbone Personnel (BCP) » (edo karbono bilan pertsonala) deitzen da, « calculateurcarbone.org » webgünean dena:
Webgüne honek, kalkülatze sistema xüxen eta xorrotx bat proposatzen deizü. Oren erdi batez haboroenik lehen estimazione bat emaiten ahal deizü. Gero hanitxez ürrünago joaiten ahal da kalkülatze sistema... Adibidez: zonbat tomate fresko jan düzün abendütik maitzealat, galdegiten deizünean?!? Behar ere, inkesta webgünean grabatzen edo etxekitzen ahal da beste egün batez arra hartzeko edo osatzeko gisan...

Hirugerren webgünea « coach carbone » deitzen da, « coachcarbone.org » webgünean atzamanen düzüna:
Nicolas HULOT fondazioarena da. Lehenik, zure karbono hexa kalkülatzen düzü eta gero aholkü elibat emaiten deitzü karbono heiñaren apalarazteko: karreatze (edo garraio) sailan, janari (edo elikatze) sailan, alojamentü edo bizigia sailan eta azkenean ekipamentü edo kontsümitze orokorraren sailan.
Simulazioneak edo esprabüak ere egiten ahal dira: gütiago kontsümitzen düan oto bat erosten badüzü, zer ekonomia egiten ahal düzün jakiteko, adibide bat hartzez...

Hona, urte ondar hontan erabaki honen eta xüxenen hartzeko parada hon bat! Eta etzitela inkieta, badügü oroek zerbait xüxentzeko... Gaüza zonbeiten arra ikustera edo pentsamentükatzeak ez dü sekülan minik egin!

Attatta...

Allande Errezarret, 2010ko azaroaren 2a

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire